
Tirriki Tarraka Arturo Campion IKA euskaltegiak eta Euskalerria Irratiak elkarrekin egindako grabazioak dira. Bertan, euskaldun berri baten abenturak entzunen dituzu, eta bizitza euskaraz egiten saiatzean izaten dituen arazoak, zailtasunak eta pozak. Hari horri jarraiki, euskararekin lotutako hainbat kontu landuko dituzu entzungai hauetan. Klasean ikasitakoa errepasatzeko edota gauza berriak ikasteko balioko dizute.Grabazioak 3 sortatan daude banaturik.1. sorta: 16 atal.2. sorta: 12 atal.3. sorta: 6 atal.Ordenean entzuteko gomendatzen dizugu.Goza itzazu, eta bizi euskaraz!