
Harresi ikusezina leku askotan dago.Migrazioa ez dago Mediterraneoan bakarrik, Bidasoaren Gipuzkoako ertzean, Frantziar estatura igaro nahi eta ezin duen migrante gero eta gehiago pilatzen da, XXI mendeko mugalari eta giza-estraperlista berrien esku. Errealitate hori ahotsen bidez erakutsi nahi du Cristina Tapia Huicik gidatu eta ULU Mediak EITB podkasterako ekoitzitako podcast honek.