
Munduko hegaztirik handiena da, eta ezaugarri orokorren artean, hegan egiteko gaitasun eza dago.Ostruka txitek jaiotzean 25-30 zentimetro bitarteko garaiera daukate, 900 gramo pisatzen dutelarik.Ar helduek 3 metroko (batezbestekoa 2,75 metro da) garaiera eta 180 kiloko pisua lor ditzakete.Burua txikia du gainontzeko gorputzarekin komparatuz gero, begiak handiak dira eta lepoa zein hankak oso luzeak ditu.Hegazti gehienek hanka bakoitzean 3 behatz dituzten bitartean, ostrukek bi behatz soilik dituzte. Bere hankak gihartsuak eta boteretsuak dira korrika egiteko sortuak; baita harrapariengandik defendatzeko ostikada indartsuak emateko sortuak ere.30-40 urte bitartean bizi dira, gatibutasunean 50 urtetara hel daitezkelarik.