
BERTSOLARITZAREN INGURUKO LITERATURAN bada arrakasta handiko genero bat bertsolari handien edo mitikoen gertakari eta pasadizoak bildu dituena, askotan gertakari horiek txiste soilera edo komikotasun antzu batera mugatu badira ere.Bekatu horretan erortzeko arriskuaz jakitun ekin genion Egañaren belaunaldia deitu diogun zenbaki honi, pasadizoen atzean garai bat eta giro bat ezkutatzen direla sinetsita.Belaunaldi honek lurrikara txiki bat ekarri zuen bertsolaritzaren historiara. Behin eta berriz aipatu izan den 90eko hamarkada hasierako boom edo aparraldi famatua ez zuen telebistak ekarri, talde honek baizik, hedabideak lagundu bazuen ere. Koldo Tapia, Joxerra Garzia eta beste hainbat eragilerekin batean Bertsozale Elkartea pentsatzen eta egituratzen funtsezko lana egin zuen eta, aldi berean, bertsolaritzaren inguruko hausnarketa bati ireki zion atea, sormenaren baitako prozesuak agerian jarri eta mekanismoak ezagutzera emanez.Belaunalditzat izendatu dugu, baina, kontzeptu lainotsua i