
Eurovision jaialdia inoiz baino gertuago jarraitu ahal izango duzu irratsaio honi esker. Euskovisioneko esatariek jaialdiari buruzko iritziak eta faboritoak zein diren kontatuko digute. Baina, ez hori bakarrik, mugak hautsi nahi dituzte eta Euskal Herria “podiumera” eramatea dute helburu. #EHmarka defendatzen du Euskovisionek.Jaialdirako euskal artista perfektuen bila jardungo dira. Badirelako Euskal Herrian jaialdia irabazteko maila ematen duten abestiak. Horregatik astero izango dute euskal artista bat Euskovision irratsaioan elkarrizketatua eta jolasteko prest.Imanol Aparicio aurkezle, eta Iñaki Errasti eta Eider Fernandez kolaboratzaile.